MUXUTRUK : blog hau euskal kultura gerturatu eta zabaltzeko dago egina INPRIMATU ETA ZABALDU

2010-03-23

Euskaraz!

Gure hizkuntzaren normalizazioa oraindik urrun ikusten den hontan, Nafarroako euskaltzalek manifestazio bat deitu dute Maiatzaren 15erako. UPN-ren hizkuntza politika salatzea da mobilizazioaren helburu nagusia.

Izan ere, Euskal Herriko hegoaldean euskararen egoera latza da. Nafarroan bereziki, "Iparraldea vasca, erdialdea mixta ta erribera espainola" Selektah Kolektiboak esaten zuen moduan. Garrantzitsua da horrelako mobilizazioetan parte hartzea, baina askoz ere garrantzitsuagoa da egunerokoan euskaraz bizitzea! Egunean zehar egiten ditugun gauza guztiak euskeraz egiten saiatu behar gara, eta aukera hori ez daukagunean, gogor salatu behar dugu, gure eskubidea baita herri hontako hizkuntzaz hitz egitea eta gobernuak eskeintzen dituen zerbitzu guztiak euskeraz jasotzea.

Beraz, egin dezagun euskeraz eta animatu ingurukoak ere euskeraz hitz egiten!

2010-02-23

Berriz ere martxan!

Aspaldian blog-a berritu gabe egon da, baina berriz ere euskara eta euskal kultura zabaltzen eta zuei gerturatzen saiatuko gara, indarberriturik gatoz ta!

2009-05-28

hator, hator

Hitz egiten didazu, baina ezin dizut entzun,
hilik dago, 40 minutuko muxua eman didan kabledun salataria.
Inpotentziari irribarre bat irabazi diozu,
kristal kolpatuak,
lagun banatuen sintoma,
zutaz betetako laukidun poltsa bat,
eta 800 mendeku kilomtetro berriro egiteko irrikitan.

2009-04-12


ZER EGIN DEZAKEGU ZUK ETA NIK EUSKERAZ BIZITZEKO?



Konpromezu erreXAk


AUKERAK:


INTERNETEKO GOOGLE EUSKERAZ JARRI

hortarako: www.google.com beharrean; www.google.es jarri eta beheko aukeran euskeraz jarri.
Behin hau eginda ez da asko kostatzen aurrena euskeraz jartzea bilatzen dugun hori bada ez bada ere, norbaitek euskeraz jartzeko ahalegina egina izan baitezake.
HOTMAIL a euskeraz jartzea:


hortarako: www.hotmail.com – en gaudenean, eskubian goian opciones aukeran idiomas aukeratu eta euskera jarri

ETZAIGU GEHIEGI KOSTATUKO “nick”-a edo ezizena euskeraz jartzea behin messenger edo horrelako batean gaudela...

tuenti, facebook edota horrelako edozein orritan?

Guk idazten duguna, argazkien izenburuak, argazki karpetak, youtubeko bidioak euskeraz jarri genitzake.

Youtube.com en bidioak zintzilikatzean euskal izena jartzea, besteak beste

guk idazten duguna euskeraz jartzea ez litzateke kaltetarako izango, hartara euskeraz dakizuen bi edo gehiago bazaudete eztuzue zertan erderaz egin, nahi izan ezkero jakina.
Youtuben gainera, euskeraz ez dakitenek badaukate askotan kantak edo dena delakoak zer esan nahi duen jakin mina, hortaz, nahi izan ezkero itzulpena egin dezakegu.


Berez erosten duguna baino CD eta liburu bana gehiago eros dezakegu urtean euskeraz

Denok dakigu ez dela ezer ere kostatzen horrelako ekintzatxo bat egitea eta aldiz, gutariko gehienok egingo bagenu alde haundia egongo litzateke
opari zaiozu zure ondokoari (amari, anaiari, amonari,...edota ZURE BURUARI) disko nahiz liburu bat!

Durangoko azoka aitzaki polita da horretarako: egunez liburuak eta diskak begiratuz ibili eta bazkal ondoren herria bixitatzera joan, eta gauean berriz parranda rako aukera ezin hobea.
Euskera bizitzeko entzun eta irakurri ere egin behar da!


WWW.BERRIA.INFO, HITZA, GALTZAUNDI edota euskerazko prentsa irakurri.

ABANTAILAK: gertukoa da, askotan beste egunkariek ekartzen ez dituzten berri, istorio eta iritzi-iruzkinak dakartza, euskeraz da, eta gainera, leku desberdinetako jende askok idazten duenez asko ikasten da.
Erosi zazu berria igandetan, adibidez (egunero ez bada) eta hartu orduerditxo bat gutxienez bertan dakartzanak begiratuaz


HERRIKO ETA ONDOKO KONTZERTUETARA JOAN zaitezke...

eta inguruko guztiari egin behar dela esaten dizuten OPEN MINDa herriko talde eta kultur ekintzen aurrean ere egin!

EUSKERAZ HITZ EGIN, DAKIENAREKIN GUTXIENEZ!

2009-04-11

ARTZE, poeta, ez dok hamairu, txoria txori,...
ANDONI EGAN#A, bertsolari, "euskaltzale", txapelduna, "aurreko" belaunalditik zutik dabilena....
AMETS ARTZALLUSek esan zun bezela: egunero ikasten da zerbait segun lenotik zenbat dakizun
http://www.youtube.com/watch?v=l4MPVgOljoo

benito lertxundik urte asko damazki bere kantukin bihotzak irikiz... ta iruitzen zait bea bezela asko daudela, kantatzez uzteunen goatuko geanak,... baino ezta aztu ber bitarten hor daukaula, daukaun ona ezpaita askotan behar beste eskertzen, ta aldiz, eskuartetik urrutia jute zaigunen goatze gea... alperrik izan baino len, hortaz, bakigu ze in... beak kanta baten esateun bezela: eztu nahi bitrina baten atzen eon, denak goatuko uen leku hortan... formen atzetik daona beidatu ber omen deu...
"pentsatzen nago gu ere berdin ibiltzen ez ote geran,
susmoa daukat gure patua itsasoa ez ote dan.
libre ta zabal dugu aurrean baina ezin dugu edan"
metafora ta forman atzetik zer daon beidatzea ezta gaizki etorriko
azken arnasa ematen dugu eguzkitik eguzkira
aberri eguna 09 - pazko egunez
lizardik euskerai buruz idatzitakoa:
Baña nik, izkuntza larrekoa,
nai aunat ere noranaikoa:
yakite-egoek igoa;
soña zaar, berri gogoa;
azal orizta, muin betirakoa.
ta euskera politakai lotua ez daon arren, euskaldun ta ikasi nahi dun guzintzat zabalik nahi baita, batzuk kontra iteue ezerrezen geatzea baino nahi eztutela... hartaz, norbeak indar osoz hartu zaun ta kalen zehar ibilli... ezpaitigue debekatzen, baino bai erderaz hitzeitea animatzen... izan e, kantak esateun bezela: zer euskal herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena... eztakit ze politika dan onena baino bai galdu ber ezteuna: hizkuntza, euskera: gure era, mendetan bizitza ikusteko era laburbiltzeuna...

2009-04-01

Korrika!

Gure hizkuntzan alde martxok 26n hasi zan korrikak ibilbidean erdia in du iada ta bihar izango da Tolosaldearen txanda. Nafarrotik sartuko da Gipuzkoan ta goizeko 11tan izango da Alegin. Ondoren, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna ta Andoain. Hauk izango dia ordutegik:

1623 Alegia 11:00:53 1627 Tolosa 11:26:53 1630 Ibarra 11:46:23 1631 Tolosa 11:52:53 1636 Anoeta 12:25:23 1637 Irura 12:31:53 1639 Villabona 12:44:53 1642 Zizurkil 13:04:23 1644 Aduna 13:17:23

Kilometro 1. Hoi da Nafarroako gobernuak Korrikari eskeintzen zion dirulaguntza (dirulaguntza?), ta hemendik aurrea ezta hoi. Ta arrazoia? Korrikan ateatzean jendeak ikurriñak damazkitelako ta terrorismoa goraipatzen dalako Korrikan. "No coment"

Nafarroko gobernuan lelokeri hauk ta geo, argazki batzuk.






















2009-02-06

benito lertxundi
urtz
ken zazpi

2008-11-02

3. ALEA
babilonia: JM Irigoienena
lizardi poeta gipuzkoarra
mantisa (talde zarauztarra)
2. ALEA
- berri txarraken kanten letrak: http://www.berritxarrak.
net/?atala=diskografia&aukera=letra&id=50
- gabriel aresti
ALEAK KALEAN
DIRA - TABERNA
EDOTA BESTE HALAKO LEKU PUBLIKOETAN...
EZ LOTSATU ETA HARTU BATEN
BAT MUXUTRUK DIRA ETA!
oraingo kantak,
lehenagokoak, pentsatzekoak,... zabaltzeko asmotan atera
dena...