Gure hizkuntzaren normalizazioa oraindik urrun ikusten den hontan, Nafarroako euskaltzalek manifestazio bat deitu dute Maiatzaren 15erako. UPN-ren hizkuntza politika salatzea da mobilizazioaren helburu nagusia.
Izan ere, Euskal Herriko hegoaldean euskararen egoera latza da. Nafarroan bereziki, "Iparraldea vasca, erdialdea mixta ta erribera espainola" Selektah Kolektiboak esaten zuen moduan. Garrantzitsua da horrelako mobilizazioetan parte hartzea, baina askoz ere garrantzitsuagoa da egunerokoan euskaraz bizitzea! Egunean zehar egiten ditugun gauza guztiak euskeraz egiten saiatu behar gara, eta aukera hori ez daukagunean, gogor salatu behar dugu, gure eskubidea baita herri hontako hizkuntzaz hitz egitea eta gobernuak eskeintzen dituen zerbitzu guztiak euskeraz jasotzea.
Beraz, egin dezagun euskeraz eta animatu ingurukoak ere euskeraz hitz egiten!
MUXUTRUK : blog hau euskal kultura gerturatu eta zabaltzeko dago egina INPRIMATU ETA ZABALDU
2010-03-23
Subscribe to:
Posts (Atom)