MUXUTRUK : blog hau euskal kultura gerturatu eta zabaltzeko dago egina INPRIMATU ETA ZABALDU

2009-04-12


ZER EGIN DEZAKEGU ZUK ETA NIK EUSKERAZ BIZITZEKO?



Konpromezu erreXAk


AUKERAK:


INTERNETEKO GOOGLE EUSKERAZ JARRI

hortarako: www.google.com beharrean; www.google.es jarri eta beheko aukeran euskeraz jarri.
Behin hau eginda ez da asko kostatzen aurrena euskeraz jartzea bilatzen dugun hori bada ez bada ere, norbaitek euskeraz jartzeko ahalegina egina izan baitezake.
HOTMAIL a euskeraz jartzea:


hortarako: www.hotmail.com – en gaudenean, eskubian goian opciones aukeran idiomas aukeratu eta euskera jarri

ETZAIGU GEHIEGI KOSTATUKO “nick”-a edo ezizena euskeraz jartzea behin messenger edo horrelako batean gaudela...

tuenti, facebook edota horrelako edozein orritan?

Guk idazten duguna, argazkien izenburuak, argazki karpetak, youtubeko bidioak euskeraz jarri genitzake.

Youtube.com en bidioak zintzilikatzean euskal izena jartzea, besteak beste

guk idazten duguna euskeraz jartzea ez litzateke kaltetarako izango, hartara euskeraz dakizuen bi edo gehiago bazaudete eztuzue zertan erderaz egin, nahi izan ezkero jakina.
Youtuben gainera, euskeraz ez dakitenek badaukate askotan kantak edo dena delakoak zer esan nahi duen jakin mina, hortaz, nahi izan ezkero itzulpena egin dezakegu.


Berez erosten duguna baino CD eta liburu bana gehiago eros dezakegu urtean euskeraz

Denok dakigu ez dela ezer ere kostatzen horrelako ekintzatxo bat egitea eta aldiz, gutariko gehienok egingo bagenu alde haundia egongo litzateke
opari zaiozu zure ondokoari (amari, anaiari, amonari,...edota ZURE BURUARI) disko nahiz liburu bat!

Durangoko azoka aitzaki polita da horretarako: egunez liburuak eta diskak begiratuz ibili eta bazkal ondoren herria bixitatzera joan, eta gauean berriz parranda rako aukera ezin hobea.
Euskera bizitzeko entzun eta irakurri ere egin behar da!


WWW.BERRIA.INFO, HITZA, GALTZAUNDI edota euskerazko prentsa irakurri.

ABANTAILAK: gertukoa da, askotan beste egunkariek ekartzen ez dituzten berri, istorio eta iritzi-iruzkinak dakartza, euskeraz da, eta gainera, leku desberdinetako jende askok idazten duenez asko ikasten da.
Erosi zazu berria igandetan, adibidez (egunero ez bada) eta hartu orduerditxo bat gutxienez bertan dakartzanak begiratuaz


HERRIKO ETA ONDOKO KONTZERTUETARA JOAN zaitezke...

eta inguruko guztiari egin behar dela esaten dizuten OPEN MINDa herriko talde eta kultur ekintzen aurrean ere egin!

EUSKERAZ HITZ EGIN, DAKIENAREKIN GUTXIENEZ!